- Un petit mot en basque...-
Kathmandutik zonbait egunendako ateratzen gira. Fite, mendiak hortxet berean dira, hasten dugu igoaldia. Ibilaldia, gorputzaren hausnarketa.
Pausoen arrabots elkorra, taupadetan, bihotzak erregularki zangoekin bizikleta gisan oinarria zikleta zikleta emaiten du. Orduan, arnasa sakonean, izpiritua barreatzen hasten zait, ideiekin truk, arrmiarma zaluki hitzetik esaldira ari da saltoka, azken eztabaiden ordenatzeko, ukan ditudan pentsaketak besteei josteko. Itzuli mitzuli!Ez ditut bilanak egunero egiten, bainan zertan niz? ZErtan dira nere kontraesanak? Iritzien nahas mahas harat noratak?...eta nun kokatu ene barnean kuku gordeka ari den hipokrisi hau? zergaitien zergaitietan? Karakola kakolki ari doa gizon bide makur hontan, lerratuz, bustituz mukia zabalduz aintzinatze bakotx...
bermatzen dut - erran gabe ote doa?- mexpresatzen ditudan inegalitateak, erabiltzen ditut herriz herri ahal bezain bat kilikatzeko, dirua eta bere lagunekin ni ere " jostatzen" ari naiz...
Eta horrez beste? INoiz ikusi ez dudan oihan liluragarri bat zeharkatzen ari naiz, xorien kalakak ez ditut oraino ulertzen, bainan lore usainak birikien sakona arte arnasten ditut. Shivapuri deitzen den erresernab bost egun pasaturik. Odeien mundua, lanbro epelen artean, euriak bere sasoinaren jitea abisatzen digu: lainoak han eta hemen, 2400m tik lurraren gora behera geologikoak zehatzki susmatzen ahal ditugu, eta zeruaren estalgi desberdinek urari forma irrealak emaiten dizkio...ura ugari eror hadi ugariai!
Zoragarria!! Hemen (chisopani=ur hotza) hurbildu dugun lehen familiak aitarik ez du, etxe xamar bat da eguzkiaren parean, iturria aldean, zikina kendu eta ez dakigu oino hiru egunez ondoko oihanean egonen girela, familia hau gurea izanen dala eta amaren Dhal Bhat a - irrisa, lentilla salda, salsa fritua lur sagar tipul eta barazki lokalekin - aspalditik jan ez dugun hoberenetariko bat ozanen dela.
Oihanerat sakontzen gira, pinuak denetan, airea eta eguzkia aise joan jinka usain goxo - arbol odol bero sukratua- hau goratuz sudurra arte. Ze polita! Bai hemen pausatuko dugu gure pinpirina. Herrixka hortxet beherean da eta ohartuko gira biharamun goizean fabrika ttiki batean behi gasnarekin burra eta "panir" delako gasna produzitzen dutela Kathmandurat bidaltzeko. Hiru egunak irriongarriak izan dira: gitarra saioak nepaliarrekin, kantak, marrazki pixka bat, hamak ean dilindakak, apairu pozgarriak, hizkuntz trukaketa aberasgarriak eta azken gaueko mozkorraldi pizu bat Tchang pitxerrak lagun - irris ferantazio alkohola, esne kolorekoa- mmmmmmm!!
Indiar Visa egin behar dugu, Pakistanekoak segituko du eta nepaletik atera behar gira hilabete bukaera aintzin . Beraz goazen! Egun hartan euri zapartak segitzen gaitu eta ulien edo armiarmen edo ez dakit ze zikinkerien ausikiek kilikatzen naute xzamurki.
Oraion beste oihan batekin ezagutza egiten dut: JUNGLA! Lainoak beti hor dira eta kolore iondartsuak aterarazten dizkiete zuhaitzei.
Ze berde beldurgarri- zoragarriak!
Oh!! ze animaleko xixarea!
Ah! Bi bide badira. ESkuin? eskuin.
Bapatean teilatu urdin bat. HUrbiltzen gira lurrezko etxe haundia, hindu apez baten bizitokia, pentze baten parean da, eta saihetsean zizelkaturik den harri batengandik ura jalgi da. Arbolek idekitzen diote zeruari leiho eder bat. Angelu zuzen bat egiten du Budista monasterio abandonatu batekin, ari luze baten bidez otoiz ehun lauki ainitz zintzilikaturik dilindalan dira.
Hor pasatuko dugu azken gaua, biskotxak atera eta hindu "Turke baba" izendatutakoak dutearentzat gomitatzen gaitu. Ohartu baiz beti erabiltzen ez duen eskua idekirik egoiten dela, eta lasaitasunean jasaiten dituela egunean zehar arnasten dituen su kearen zirikak.
Izarrak erortzen dira, beste bi Baba hor dira poliki kantuz shilom-a eskuetan trofeo baten gisan , bizia eskertuz, jainkoari ez dakit zoin esker mila inplorazio murmurikatuz. Ze bizi lasaia! Haiena, gurea...
Maiatzaren 24 a gaur, jautsi gira, Kathmandu berriz, lehen bezalako "squatt" hotelean. Gure ganbara argian, mihiseak garbiak dira nahiz eta zonbait haschich puska kolatuak egon diren; FReddyu berriz aurkitu dugu, ingeles ero bihotz handikoa kanuto bat beti behatzetan, ile kiskur luzeak eta mintzaira energiko bat nun denek entzuten dugun bainan erdiak ez duen ezta ulertzen. Nepali gazte ainitz hemendik pasatzn dira, gitar abots egunkariek gomitatzen gaituzte denak. Bon Jovi, metallica, dire straits, the doors, . usu kantatzen dute boys band afrusa, irriarazten nauen abots feminino batzuekin, eta estilo ugari korritzen dira.
Musikak joko du oino, zigarreta berezien inguruan nahas mahas, eta aste batez giro hunen barne profitatuko dut urbanizatutako biziaz, kafe biologikoak zurrupatuko, eta banana fruitu erosketak orgaz orga negoziatuko...
mikto deri mikto!! (ona! biiiiziki ona!)
maitena
Bienvenue "dans la toile de notre réseau"! Ce site est collectif et interactif. Nous sommes maintenant 5 voyageurs à utiliser ou à avoir utilisé cet outil pour partager avec vous nos bribes de routes... Pour vous repérer, vous trouverez quelques articles permanents, présentant les différents projets et leurs auteurs. Aussi, nous avons toujours un grand plaisir à vous lire, alors n'hésitez pas à nous laisser un mot! Merci à vous et bon voyage avec nous (:
Aucun commentaire:
Enregistrer un commentaire