25/05/2009

Nepaleko mendi batek kondatu dit...

...Ibili, ibili, ibiliz,
hark ere nahi zituela hankak ukan.
Urratsen taupadek bihotza eramaiten dautate
bizkarreko zakuaren pizuarekin bat eginez, aintzina, haruntz
Norat? helduden herrixka arte
Noiz arte? Denborarik ez da, soilik momentuak dira, espazioaren mugimenduak.
Berritasunek nazkatu arte, berritasunaren kontsumitzeaz okaztatua izan arte?
"egunon, otoi, milesker, adio", dirua utzi eta hau da uzten dutan orroitzapen garrantzitsuena, Maitena Ihidope Moltsa
Zonbait hausnarketa. Turista bat naiz, hegaldaka prestuki irudiz irudi, iduriz iduri... bainan nor-nori-nork? nik zurizer? Dirua ezik ze dirudi? mundua martxan ezarri da aspaldian, trukaketa ekonomiko igeri leku hontan uhin ahula, arroilaren kontra desegiten naiz, eragindako ur pistilak barreatzen dira haize azkarraren eskuetan.
Bidaiari, nekez ari, bere barneko mendietan, gora beherak indartsuak dira, ene ginarreak garatuz doaz...ibiltzea ez dut ukatzen, jo aintzina biziaren ikasketetan!

Aucun commentaire: