08/11/2009

Dordokaren begirada

Kolorezko mundu likido hori, ur epeletan, ezagutu dugu eta sakontzeak gaitu itxoiten indonesian. Maska eta tuba erosi ezkero ez dugu eremurik ukan uhainak baino. Eta malaisian, ez da angeluko hondartza... Besoak arin, gorputza kulunkan ur azalean lehuntasun sakon batean, nere arnasa baizik ez dut entzuten. Burua murgildu, eta nire 6 begiak irekituz beste dimensio baten ezaugarriek hartzen naute...arrain tropikalak, koloretsuak baino koloretsuago, urdin erros, ubel, fluo tindak, begi xuriak eta ausartenek zango punttak ausikitzen...zorionaren kilikak! Askatasun bitxi bat senditzen dut, hain argia eta zurra, badakit ez naizela sakonera joaiten ahal, baina begiak han eta hemen pausatzeak nau mugiarazten sensazio kartsuetan pusatzen...Uretan ez da hitzik, isiltasuna arnasak baizik du ximurtzen. Dordoka bat segitzen dugu duela hamar minutu..poliki poliki doa, grazia bat eramaten . Azalera doa, arnasartzeko eta berriz mutturra beruntz. Burua itzultzen du, begiratzen gaitu, itzultzen da, eta lasaitasun harrigarri batekin, nere aintzinetik lekutzen da..hunkitzeko 10cm falta zaizkit..haatik maitemindua naiz, erabe, bere gibeletik emeki segitzen dut.

Jungla. Oihan sakona, berdea, umia, lianak dariola nahas mahasi liluragarri batean errege. Gure gidak anitz daki, eta ikasten dugu landare batzuen nolakoak, zergaitiak. Abererik ez, arratsaldea baita, baina 10 minuturen buruan, badakigu munduko lore handiena ikusiko dugula. Ikusgarria, emankizun magikoa, usain txarra bainan artea dugu lore hau, Rafflesia izenekoa.

Malaisia eta bere koloreak, oihaneko, itsasoko, modernitateak bere tokia fiteegi hartu duelakoan, desagertzen..

Thailandian zoragarria, hemen suntsitua...Singapureko gorakadak begiztatu ondoren 70 garren astaiatik ilunabarrean, malaisiako dute landak, marrubiak eta landare erogarriak jastatu ondotik, eta familiekin une xarmantak pasaturik, Kuala Lumpur en gira orain. Indonesiako visa, couch surfing, eta helduden norabidea dugu bali, surfa ikasteko, su mendiak kitzikatzeko, eta segitasunean, argazki samingarriak sakatzeko...

Xut xut arima bidai eder honetan...

Aucun commentaire: